Maider, niñera a domicilio - 20110 Pasai antxo
Kaixo, Maider naiz. 26urteko neska euskalduna. Donostitik oso gertu bizi naiz (10km inguru). Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduak ditut (azken hau hezkuntza bereziko espezialitatearekin). Lehen sorospenen ikastaroa egina dut (gurutze gorrian atera nuen 10ordukoa jaio berri eta haurrengan zentratua). Bestalde, hezkuntzarekin lotura zuzena duen gai ezberdinetan ere ikastaroak burutu ditut: hezkidetza, psikomotrizitatea, etb.