Kaixo! Uritze naiz, eta Lehen Hezkuntza ikasten ari naiz. Haurrekin egotea eta haiekin jarduerak egitea gustatzen zait. Pertsona arduratsua, pazientea, alaia eta enpatikoa naiz. Aisialdiko begirale titulua daukat, eta praktikak egin ditut begirale bezala eta pasadan ikasturtean ikastetxe batean. Jolastu, parkera joan, haurrei etxeko lanak egiten lagundu eta haurrak zaindu ditzaket. Haiekin denbora dibertigarria eta atsegina pasatzea gustatzen zait. Euskarako C1 titulua ere badaukat, beraz, haurrekin edo familiarekin euskaraz komunikatu ahal naiz. Familiarekin konfiantzazko harremana sortzea eta haurrak gustura eta seguru sentitzea da nire helburua.
Nire tarifa 10 €-koa da orduko. Prezio honetan haurrak zaintzea, haiekin jolastea, jarduerak egitea, parkera joatea eta haurrei etxeko lanak egiten laguntzea sartzen dira. Ordutegiaren eta beharren arabera, familiarekin aldez aurretik adostu daiteke dena.
Esta información la facilita el miembro; le recomendamos verificarla.
A leer: Buenas prácticas para contratar