Oihan Ezama naiz eta 20 urte ditut. Haurrak zaintzeko edo haurrekin egoteko lan baten bila nabil. Prest nago astelehenetik ostiralera arratsaldeetan lan egiteko. Beti izan dut harreman zuzena haurrekin. Aurten Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa amaitu dut eta orain Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza ikasten ari naiz. Azkoitiko Haurreskolan praktikak egin ditut 0-1 eta 1-2 urte bitarteko haurrekin; esperientzia ahaztezina izan zen. Horretaz gain, nire herriko udaleku irekietan aritu naiz lanean. Iaz Lehen Hezkuntzako haurrekin egon nintzen eta uda honetan Haur Hezkuntzako haurren begirale izan nintzen. Umeekin lan egiteko gogo handia dut, beti izan da nire bokazioa. Denbora libreko begirale tituluaz gain Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari titulua ere badut lehen esan bezala.
Soy Oihan Ezama y tengo 20 años. Estoy buscando un trabajo donde cuidar o estar con los niños. Estoy dispuesto trabajar de lunes a viernes a las tardes. Siempre he tenido una relación directa con los niños. Este año he finalizado el ciclo superior de Educación Infantil y ahora estoy estudiando un doble grado de Educación Infantil y Primaria. He realizado practicas en la Haurreskola de Azkoitia con niños de entre 0-1 y 1-2 años; fue una experiencia inolvidable. Además de eso, he estado trabajando en las colonias abiertas de verano en mi pueblo. El año pasado estuve con niños de primaria y este verano fui monitor de niños de infantil. Tengo muchas ganas de trabajar con niños, siempre ha sido mi vocación. Además del título de monitor de tiempo libre tengo el título de Técnico Superior en Educación Infantil.