Kaixo!!!
26 urteko neska bat naiz. Atsegina, jatorra, arduratsua eta langilea naiz. Gainera, haurrekin ondo moldatzen naiz.
Haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta hezkuntza bereziko irakaslea naiz.
Udalekuetan hainbat udara egon naiz lanen eta laugarren ikasturtez eskola batean nabil lanean. Haurrak zaintzen ere egin dut lan, adin guztietako haurrekin.
Gaur egun, arratsaldez eskola batean nago lanean eta goizetarako beste lanen bat topatzea gustatuko litzaidake.
Haurrak eskola baino lehen prestatzeko eta gosaria emateko norbait behar duzu? Haur oso txikia duzu eta goizetan zaintzeko norbait behar duzu? Ez izan beldurrik eta jarri nirekin kontaktuan! Ez zarete damutuko😊