Kaixo! Aiora naiz eta 19 urte ditut.
Udara honetan haurrak zaintzen lan egitea gustatuko litzaidake. Begirale titulua dut, eta esperientzia ere bai haur-zaintzan eta haurrekin lanean: bi udaratan haur bat zaintzen ibili naiz, eta kurtso honetan eskola kiroleko begirale lanetan aritu naiz.
Gainera, Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz, eta asko gustatzen zait haurrekin lan egitea eta haien garapenean laguntzea. Euskara da nire ama-hizkuntza, eta gaztelaniaz ere oso ondo moldatzen naiz.
Bereziki gustatzen zait haurrekin ekintza eta jolas desberdinak egitea, eta ahal bada aire librean eta naturarekin harremanetan.
Nire burua pertsona arduratsu, pazientziatsu eta gertuko gisa definituko nuke. Gustura lagunduko nieke familiei uda honetan, bai haurren zaintzan eta baita etxeko lan txikietan ere, behar izanez gero.
Eskerrik asko!
Esta información la facilita el miembro; le recomendamos verificarla.
A leer: Buenas prácticas para contratar