Kaixo, nire izena Irene da, eta Lazkaon bizi naiz. Gasteizen Gizarte Langintza ikasten dut, beraz astean zehar bertan bizi naiz.
Betidanik jendearekin lana egitea gustatu izan zait, eta pertsona helduekin ere pozik lan egiten dut, baina nire benetako pasioa haurrekin lan egitea da. Urteetan zehar nire herrian boluntariotza eta haurrentzako aisialdi arloan aritu naiz. Zagupe Astialdi Taldeko hezitzailea izanik. Oso gogoko dut haurren sormena, konfiantza, eta poza sustatzea jolasean ikasten duten bitartean.
Hiru uda daramatzat Lekeition 2 eta 5 urteko haurrak zaintzen, eta gainera udaran hainbat udalekuetan parte hartzen dut, hezitzaile moduan.
Arduratsua, antolatua eta enpatikoa naiz, adin eta behar desberdinetara moldatzen naiz, eta haurrentzat espazio seguru, dibertigarria eta hezigarria sortzea gustatzen zait.
Esta información la facilita el miembro; le recomendamos verificarla.
A leer: Buenas prácticas para contratar