Anuncio creado hace casi 5 años
Maite deitzen naiz, 32 urte ditut eta Azpeitian bizi naiz. Neska euskalduna, langilea, arduratsua eta alaia naiz.
Gustoko dut heziketa eta aisialdi mundua eta horregatik burututako ikastaro eta lanek ere lotura zuzena dute haur, heziketa nahiz aisialdi munduarekin.
Egun, irakasle gisa aritzen naiz Hezkuntza Publikoan, aurtengo ikasturtean Errenteria Critobal Gamon eskolan heziketa fisikoko irakaslea naizen arren, Haur Hezkuntzan diplomatua naiz eta hiru urteko esperientzia dut.
Oso gustoko ditut haurrak eta ikasturte honetan lan ordu gutxi ditudanez horrelako lan batekin elkarbanatzea gustatuko zitzaidan.
Interesa edota zalantzarik duen orok, jarri nirekin harremaneta.
Eskerrik asko. Maite.
No tiene recomendaciones de momento, ¿tendrá dentro de poco la tuya?
Escribir una recomendación