
Oihan, niñera a domicilio en Errezil
Oihan Ezama naiz eta 20 urte ditut. Haurrak zaintzeko edo haurrekin egoteko lan baten bila nabil. Prest nago astelehenetik ostiralera arratsaldeetan lan egiteko. Beti izan dut harreman zuzena haurrekin. Aurten Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa amaitu dut eta orain Haur eta Lehen Hezkuntzako gradu bikoitza ikasten ari naiz. Azkoitiko Haurreskolan praktikak egin ditut 0-1 eta 1-2 urte bitarteko haurrekin; esperientzia ahaztezina izan zen. Horretaz gain, nire herriko udaleku irekietan aritu na...






