Anuncio creado hace casi 3 años
Presentación
Kaixo!
Nire izena Miren da eta gure ume biak zaintzen lagunduko digun norbaiten bila gabiltza. Nik goiz edo arratsaldeko txandetan egiten dut lan beraz, lanaldia nire txanden arabera izango zen. Umeak lasaiak eta orokorrean ondo portatzen direnetakoak dira.
Gure beharrizan konkretuak hurrengo hauek dira:
- Goizean umeak prestatu eskolara joateko (esnatu, gosaria eman, prestatu eta eskolara eraman).
EDO
-Arratsaldean umeak jaso eta gutariko norbait iritsi arte zaindu.
- Ez dugu behar etxeko lanak egitea baina umeen ohea bai.
- Nahiago dugu euskaraz dakien norbait aurkituko bagenu.
Ordutegi konkretuak izango lirateke:
- Goizez: zazpi ta erdietatik - bederatziak eta laurdenetara
- Arratsaldez: bostetatik - seirak edo sei ta erdietara.
Beste barik, gure beharrizanetara moldatu ahal bazara, jarri gurekin harremanetan lasai eta hitz egingu dugu!