Anuncio modificado el 30 Septiembre 2025 a las 14:29
Presentación
Kaixo!
Gasteizko familia bat gara eta 9, 7 eta 5na urteko seme-alabak ditugu. Jatorrak, uste dugu. Eta euskeraz bizi gara, horretan ez dago zalantzarik.
Astelehenetik ostiralera, umeen zaintza egin (eguerditik aurrera), bazkaria prestatu eta zenbait etxeko lan egiteko (txukunketak) pertsona baten bila gabiltza. Egunero, 4-5 ordurako batazbeste (lanorduen antolaketa malguarekin, egunaren arabera).
Urrian hasteko asmoz... elkarrizketak egunotan egin nahi genituzke.
Zatozte fauna hau ezagutzera!