Anuncio creado hace 2 días
Presentación
Kaixo!
Orain urtebete eta 2 hilabete dituen Elene izeneko alaba dugu etxean, eta normalean haurtzaindegira joaten den arren, datorren asteetan etxean geratu behar da, duela gutxi gaixo egon delako eta guztiz indarberritu arte, etxeko giro goxoan izan nahi dugulako (nahiz eta pasiatzera, liburutegira edo parkera ere irten daitekeen). Goizetan, oso pozik gauden zaintzaile bat du, baina 10ak arte bakarrik egon daiteke berekin, beste lan bat duelako ondoren, beraz, 10etatik eguerdi arte berekin egongo den neska euskaldun, goxo, alai eta dinamika baten bila gabiltza. Elene oso bizia da eta oso aktiba, beraz, haurreskolara itzuli aurretik, hurrengo astetan, euskaraz naturaltasunez hitz egingo dion eta martxa duen pertsona maitagarri baten bila gabiltza.
Detalles
Dirección
