Anuncio creado hace 1 año
Presentación
Zaintzaile bila nabil umeak eskolara eramateko. Etxera 7:15etan etorri eta umeei gosaria eman, jazten lagundu eta eskolara eramateko pertsona egokia nahi dut, 9:00ak arte. Bi seme ditut eta berdin dit zaintzailea mutil ala neska den, hori bai, euskalduna izan behar du.
Oharra: Hilean 2 asterako da lana, aste bat bai bestea ez etorri beharko da zaintzailea etxera, aste batzuetan amak eramaten dituelako eskolara.
Nire etxea Amaran dago, anbulategiko kalean, eta umeak Amara Berri eskolara doaz, Anoeta ondoan. 4 eta 7 urte dituzte.