Anuncio creado hace 8 años
Presentación
Kaixo!!!!
Pertsona euskaldun baten bila gabiltza, 2016ko irailetik aurrera, arratsaldetan, gure bi seme alabak zaintzeko. Nagusiak 3 urte beteko ditu urrian eta txikiak 6 hilabete egin berri ditu.
Lana astelehenetik ostegunera izango litzateke, arratsaldeko 16etatik 17.30etara. Tarte horretan, umeak ikastolatik jaso, merienda eman eta beraiekin egotea beharko genuke. Noizean behin, beranduagorarte geratzeko beharra izan dezakegu, 16etatik 19etara gutxi gora behera. Aurretik abisatuko genuke kasu hauetan. Umeen oporretan beraiekin egoteko aukera izatea ere positiboki baloratuko dugu.
Gu Donostian bizi gara, Riberas de Loiola auzoan. Ume nagusia Riberaseko eskola batera joaten da eta txikia berriz amarako haurtzaindegi batera.
Umeekin euskaraz egitea nahiko genuke eta beraz euskara menperatzea beharrezkoa ikusten dugu.
Pertsona arduraduna izatea nahiko genuke eta haurtxoen zaintzan esperientzia izatea positiboki baloratuko dugu.
Nahiago genuke hartzen dugun pertsonak datozen urteetan jarraitzeko aukera izatea. Interesatuta bazaude, esaiguzu!!! Eskerrikasko aldez aurretik.
Agur bat,
Ione