Anuncio creado hace 2 meses
Presentación
3 urteko haur baten zaintza eta laguntza lanerako pertsona arduratsu, maitakorra eta zaintzan esperientzia duena bilatzen ari gara. Lan nagusia haur horren ongizatea, segurtasuna eta jarduera ludiko eta heziketan laguntzea izango da.
Eginkizunak:
- Haurra une oro zaindu eta gainbegiratzea.
- Otorduak eta askariak prestatu eta ematea, jarraibideen arabera.
- Adinari egokitutako jarduera hezitzaileak, jolasak eta dinamika ezberdinak egitea.
- Etxetik kanpoko ibilaldietan edo jardueretan laguntzea (beharrezkoa bada).
- Jolasgunea eta haurraren gauzak ordenatuta mantentzea.
- Baita etxeko garbiketan laguntzea.
Baldintzak:
- Haur zaintzan aurretiko esperientzia.
- Euskarazko ezagutza maila ona.
- Pazientzia, ardura eta haurrekin lan egiteko bokazioa.
- Gutxi gorabeherako ordutegia: arratsaldez; astean 3 egun; 10 ordu/astean.